entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2014-01-21

Mugarri Madeleine

POST-ROCK
2009an bere estreinako lana atera eta 2011n Biladi Hadi disko-libururako Hartza izeneko kantua grabatu ostean, Donostiako Madeleine laukotea zazpi kantu berriz osatu Mugarri diskoarekin itzuli zen 2013an. Musikalki, taldekideek "emozioak karreatzen dituzten doinu melodikoak" gustoko dituzte eta lan berri honetan ere, post-rock kasik instrumentalaren bidetik jarraitzen dute. Beren hitzetan, "paisaia ambientalak, zati azkarragoak eta lasai egoteko akorde segidak" eskaintzen ditu Mugarrik. Polar Bear Club edo Tame Impala-ren itzala hortik dabil baina Kea, Berlin edota Tartalo bezalako abestiek Mogwai, Tortoise, June of 44, edota Slint bezalako taldeen unibertsorantz eramaten gaituzte ere. Bestalde, Alvaro Remachak nahasketa eta masterizazio lan txukuna egin du eta diseinua ere zinez polita da.
Dudarik ez. Madeleinek goranzko urrats handia eman du, benetako mugarria izan daitekeen disko bikain honekin.

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.