entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2010

My father will guide me up a rope to the sky Swans

Rock CD
Hamar urte baino gehiagoz isilpean mantendu ondoren Michael Gira handiak Swans talde mitikoa berpiztea erabaki du. Urte hauetan Michael Gira ez da geldirik izan ezta gutxiago ere, Angels Of Light izenpean hainbat disko plazaratu ditu Swans-en bere garaiko intentsitate sutsua folk eta country alorrera pixkanaka gerturatuz. Oraingo honetan ordea, idatzitako abestien sakontasunak eskaturik edo arropaz aldatzea erabaki eta antzinako dentsitate eta bortizkerira bueltatzea erabaki duela pentsa daiteke. Baina Angels Of Light-en ibilbidea eta eragina ez da desagertu eta gaur egungo Swans hauek beste heldutasun eta aberastasun puntu bat irabazi dute eta emaitza ezin hobea (eta beharbada inoiz egin duen hoberena) dela iruditzen zait.
Michael Girak elementu melodiko sinpleak erabiltzen ditu, lehorrak, astunak eta sakonak eta etengabe errepikatzen ditu gure zentzuak tontotu eta multzo osoaren edertasunaren aurrean kikilduta utzi arte. Musika honen edertasunak itsaslabar bat gogorarazten du batzuetan, arriskutsua eta ertzekoa. Galaxia galdu bateko zulo beltz bat bezain atzemanezina, urruna eta liluragarria iruditzen zait.
Hamar urte baino gehiagoz geldi egon ondoren, Swans-en disko berriaren plazaratzea 2010eko gertakari handienetako bat izan da, zalantzarik gabe. Nahiz eta musika eta diskoen munduan gauzak asko aldatu izan, nahiz eta diskoen eta abestien transzendentzia eta iraungitze data arratoia hurrengo facebook edo youtubeko estekan klik egin artekoa iruditu
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.