entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Aritz Sound System 2005

Northern Jazz Southern Soul Askoren artean

Jazz CD
Slip N’Slide eta Kickin Music diskoetxe ingelesak mundu mailan egiten den house musika dotoreena gerturatu digu azken urteotan. Ezagunak dira Klubb House, Love In The House, Klubb Jazz edota Phil Asher disko jartzaileek egindako kantuen aukeraketekin osatutako Jazz in The House bilduma klasikoak (azken honek 14. zenbakia bete du dagoeneko). Disko guzti hauetan soul eta jazz musikekin igurtzitako house dotore eta goxoa, deep house deitzen dutena, aurki daiteke. Egunez zein gauez gozatzeko aproposa den musika horren sustraiak soul eta jazz musiketan aurki daitezke. Musika hauen erreferentzi nagusiak 60 eta 70. hamarkadetan aurkituko ditugu, baina gaur egun, XXI. mende honetan, maila altuko soul eta jazza egiten da eta gauza interesgarrienak, gure ustez behintzat, komertzialtasunaren distiraren itzalean egiten dira. Bilduma hau, 1975ean, Lonnie Liston Smith maisuak kaleratutako Expansions kantuarekin hasten da, garaiko klasikoari keinua eginez. Bigarren kantutik aurrera berriz, gaur egun jazz musikaren eraginez egindako maila altueneko soula entzun daiteke eta kantu askoren atzean, house musikaren maisuak topatuko ditugu (Blaze, Kenny Dope, Pepe Deluxe, Incognito, e.a.).
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!