Bi mila eta bat urteko udan sortu zen 8th of September Chipionan (Cádiz). Lolok (bateria), Rodrik (baxua) eta Totok (gitarra) osatzen zuten taldea hasieran, eta beranduago Marcos gehitu zitzaien ahotsetan. Marcos Algecirasen finkatutako galiziarra da eta Visceral Tumors, Dies Irae edo Viaje a 800 gisako taldeetan aritu izan da aurretik.
Egindako lana fruituak ematen hasten da eta Standstill, G.A.S. Drummers, Waterdown, Somehow Hollow, A Room With A View, Get Real edo Same Old taldeekin jotzea lortzen dute. 2003ko hondarrean, Granadako Pig Studios-en sartzen dira, PPM taldeko Javi soinu teknikari lanetan aritzen delarik. Hardcore-emo-metal estiloko bost kantu bikain –Shai Hulud, Refused edo Boy Sets Fire taldeen ukitua dutenak– grabatzen dituzte. Musika garrantzitsua da eta indartsu entzuten da (giriak bailiran), baina beren letrak (ingelesez) ez dira batere azalekoak. Pentsaraziko dizute zeinen gaizki dagoen gauza, eta baita ere bizitzako zailtasunak eta tranpak gainditzeko zeinen positiboa izan behar zaren. Indarra eta sentsibilitatea!!!