entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2015

Orekariak Skakeitan

CD/DIGITALA
Orekariak diskoaren azala. Orekariak diskoaren azala.
2012an Ahots gabekoen ahotsa argitaratu ondotik, talde sendo baten aurrean gaudela erakutsi digute donostiarrek euren bigarren lan luzearekin: Orekariak. Hamar kantuko diskoa da, ska-punk edo skacore doinuetan (deitu nahi duzuen moduan) pausatua duela bizkarrezurra. Batzutan, Euskal Herrian bogan eta modan dagoen azpi genero honen barruan gertatzen ohi den moduan, kantu batzuk "prebisible" samarrak gerta dakizkiguke (ska + punk gitarra distortsioantuak/haize sekzioa/lelo melodikoa + ska), baina ezin da ukatu, aldi berean, eraginkorrak direla eta badituztela aberasten dituzten bestelako konponketa eta nabardurak ere. Esaterako: Erosotasunetik at kantuaren swing-erako norabidea; Orekariak-en rapeatzeak (Glaukomako Juantxo Arakamaren kolaborazioa bikaina da); Armiarma gorria-ren estilo nahasketa; Noraino.Dove Inizia-ren patxangazaletasuna edota 90ko hamarkadako ska-revival taldeen soinua ska pasarteetan.
Orekariak diskoak dantzarako eta festa giroan murgiltzeko gonbitea egiten dio entzuleari, baina kontuz, letra landuak gordetzen baititu arretaz entzun nahi dituenarentzako.
Bukatzeko, Haritz Harreguyren lana aipatu behar dugu. Bera izan da grabazioa eta nahasketaren arduraduna eta emaitza txukun-txukuna da.

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.