entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Asier Leoz 2004

Palookaville Fatboy Slim

Elektronika CD
Lau urte aurrekoa egin zuenetik, adierazgarria. Norman Cook oraindik da ekoizle/Dj estimatuenetakoa, baina bere azkeneko Halfway between the gutter & the stars horrek ez zuen The Rockafella skank bezalako danbatekorik. Big Beat olatua zimelduta zegoela ikusirik egindako saiakerak, funk beltzaren erroak bere scrath festarekin jantziz eta Macy Gray gonbidatuz, ez zuen aparteko emaitzarik izan telebistako iragarkietan izan ezik. Berriz gerta ez dadin Slash Dot Dash bezalako eskuko granada aukeratu du diskoari irratietan aurrea hartzeko. Fatboy Slim is fucking in heaven haren lehengusua Misirlou famatuaren moduko gitarra biziekin betea. Baina, atsedenera berdinduta ala galtzen iritsiko balitz, arma segurua dauka bigarren zatirako: kantu ospetsu bat, mundu guztiak ezagutzen duena (The Joker) Bootsy Collins Parliament ohiak egundoko maisutasunez abestua. Palookaville izeneko hau, Dj erakustaldi bat baino kantu bilduma da, gonbidatutako artistekin (Lateef, Damon Albarn...) bete betean asmatu duena. Seguruena honek ere hornituko ditu telebistako iragarkiak, eta akats nabaria izan da Santanaren Jingo modernizatu nahi izana, beharrik ez dauka eta, baina aurrekoa baino sendoagoa da zentzu guztietan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.