entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2014

Pantailak Ladislao

Punk/hardcore
Pantailak diskoaren azala. Pantailak diskoaren azala.
Punk-rocka hardcore ukituekin jotzen du Ladislao taldeak. Doinu biziak, azkarrak, zuzenak eta gordinak dira. Kantu laburrak. Hitzak ere zuzenak dira, eta kritika eta salaketa egiten dute atez ateko zabor bilketak eragindako polemikaz, eliza katolikoaren moralaren inposizioaz, kontrol sozialaz, pantailek gizakiarengan sortutako menpekotasunaz eta beste hainbat gairi buruz mintzo direnean.
Ladislao taldea berria da, duela lau bat urte entseguak egiten hasi ziren, hasieran beren talde kutunen bertsioak egiten eta ondoren beren kantuak sortzen, baina taldekideak ez dira hasiberriak, Xabier Lekuona, Josu Errasti, Joseba Artza eta Iker Artza aurretik Captain Nemo, Fist Fucking, Eskoriatza, Heriotza, Brigada Criminal eta Los Rockinson taldeetan aritu baitira. Aspaldiko lagunak dira eta punk-rock-hardcorearen munduan eskarmentu handia dute. Ondo dakite zer egin nahi duten eta nola egin behar duten, eta ederki egiten dute. Karlos Osinaga 'Txap'-ekin aritu dira Bonbereneako estudioetan, eta oso lan ona egin dute. Doinu indartsua gauzatu dute, ozen entzuteko aproposa. Pantailak lana CD euskarrian ez ezik binilozko diskoan kaleratu dute.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.