entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Gotzon Hermosilla 2004

Paris by night Jetsex

Hardcorea CD
Jetsex Paristik datorren hardcore talde gaztea da. Beno, ñabardurak egiten hasita, Paristik datoz baina abeslaria, Miko, euskalduna da, Bilbokoa hain zuzen; eta kide gehienak oso gazteak diren arren, duela pare bat urte hain gaztea ez den beste musikari bat batu zitzaien, Phil gitarra jotzailea, hamar urtez Burning Heads taldean aritutakoa (Frantziako Estatuko punk talderik ezagunenetako bat, zortzi bat disko kaleratu dituzte, horietako bi Epitaph diskoetxearekin). Eta hardcorea egiten dute, bai, baina ez gaur egun askok eta askok hardcoretzat daukatena; klasikoetatik edaten dute, eta euren proposamena Murphy’s Law, Bad Brains, H2O, Descendents ( Look abestia), Angry Samoans (Gas Chamber-en bertsio bat sartu dute) eta antzeko taldeen ildotik dator. Duela gutxi Euskal Herrian egon ziren jotzen 25 Ta Life taldearekin, eta oso zuzeneko fresko eta dibertigarria dutela ikusi genuen. Eskola zaharreko hardcorea gustuko baduzu, disko hau guztiz gomendagarria da. Info gehiago: www.theageofvenusrecords.com.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!