entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Jabier Lopez 2011

Patta ta sendaezinak Patta ta Sendaezinak

Pop-rock CD
Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Aspertuta
Urola bailarako Jotakie eta Dirección Obligatoria taldeetan aritu ziren Jesus Sudupe 'Patta' (ahotsa eta gitarra) eta Luciano Martin 'Luka' (baxua) 80ko hamarkadan. 25 urteren bueltan, 2010ean berriz elkartu ziren Dirección Obligatoriaren kantu zaharrak jotzeko eta Pattak sorturiko euskarazko abestiak aurkezteko ere. Guzti honek, eta oso labur esanda, hemen eta orain mintzagai dugun disko eta talde honetara eraman gaitu: Patta eta Sendaezinak, Urola bailarako pop-rockaren tradizioari segida ematen diona eta atseginez entzun duguna, nahiz eta abestien letrak ezkor samarrak diren (nekea, asperdura, ilusio falta...).

Musikari dagokionean aldiz, hasieran aipatu taldeen zantzuak daude, gutxienez 80etako arrastoak egon badaude. Kontuz hala ere, rocketik popera doan kantu bilduma hau bizitza propioa duelako aipatu jatorrietatik harago. Itziar Beitiaren teklatuek epeltasun atsegina eman diote multzoari eta ahotsetan Olatz Prat (Karelean, Lantz) aritu da Patta laguntzen. Iñigo Aranbarrik tronpa jo du eta Iker Arrazolak (Akauzazte) bateria. Produkzio lana ere gustukoa izan dugu. Dena bere lekuan dago, diskoari horren ongi datorkion "ehundura organiko" hori emanez.
Bukatzeko, esango dugu Jotakieren Joxemai beltza kantua berreskuratu dutela disko honetarako.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES
  • Dirty Electronics sitetizadorea egiteko tailerra hilaren 16an Bilbon. 65 €. Info: info@baleamusika.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!