entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Sagardantza 2005

Rage of Discipline Righteous Jams

Hardcorea CD
Straingh edge itxurako mutiko gihartsuak dira hauek. Bostondik datoz, non hardcore eskola ederra egon zen 80ko hamarkadaren hasieran (askorentzat nahiko ezezaguna dena Washingstongoak eta Kaliforniakoak estali eta apaldu baitzuten). Hogei urtetik gora igaro dira ordutik, baina oraindik hardcorearen izpirituak bizirik darrai, Righteous Jams-en lehen diskoak (aurten argitaratua) agerian uzten duen modura. Diskoaren minutajeak ez du aspertzeko betarik ematen: abesti luzeenak bi minutu eta bi segundo irauten ditu, motzenak aldiz, 44 segundo. Diskoa 20 minutura ez da iristen ia. Dena dela, zenbaki hauekin pentsa genezake talde hiperbasati horietako baten aurrean geundekeela, baina ez, abiadura faltan bota dugu, galgarik gabeko aldapan beherako bertigo hori, nahiz eta oxtia txarra falta ez zaien. Eskola zaharreko moldeak darabiltzate, kantu azkarrenetan –Righteous jams bikaina– nahiz geldoagoetan –Invasion–. Debut interesgarria.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Munster Records-ek 30 urte bete ditu. Zorionak!
  • Derrame Rock jaialdia Ourensen eginen da ekainaren 28 y 29an. www.festivalderramerock.com
  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!