entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Myriam Gartzia 2011

Reincarnation Boat Beam

Pop CD
Madrilen kokatzen da Boat Beam taldea, eta Josephine Ayling australiarra, Alisha Buttke amerikarra eta Aurora Aroca espainiarra osatzen dute. Euren bigarren luzea dugu Reincarnation (Origami Records, 2011), Puzzle Shapes (Origami Records, 2009) estreinako lanaren jarraipena. Tartean, EP bat grabatu zuten 2010ean, Paper Birds izenekoa, baita Origami Madrilgo indie diskoetxerako ere, baina 200 ale baino ez zituzten argitaratu eta diskoak helburu benefikoak izan zituen, Intermonerako izan baitziren honen etekinak.
Soketan erreginak, (biola, biolontxeloa, pianoa eta gitarra dira euren musika tresna naturalak), Humanity taldeko Qmins-en (perkusioa) eta Charli Bautistaren (baxua eta koroak) laguntza izan dute bigarren disko honetan, eta Manuel Cabezalik (Havalina) eta Boat Beam beraiek ekoiztua izan da.
Zaila da definitzea Boat Beam taldeak egiten duen musika, baina euren lehen lanarekin Madrilgo indie eszena irauli zuten, eta bigarren lan honek horren trazak ditu. Berriro ere, popa, folka, indiea, jazza eta musika klasikoa nahasten dira Reincarnation honetan, ingelesez ondo jositako hitzekin. Euskal Herrian biratzen izan dira urtarrilean, zenbait zuzenekoetan Mursegoren laguntzarekin.
Azken lan honen zenbait abesti aipatzekotan, hor ditugu Monte Alban, Sabio, Pollen in the Dust edota Axis of Rotation. Lasai entzuteko diskoa dugu Reincarnation, gitarra punteoak, piano sotilak, biolak eta biolontxeloak osatutako testurak eta Joshepinen ahots garbia.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!