entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2005

Riot on an Empty Street Kings of Convenience

Pop CD
Bi mila eta batean Quiet Is The New Loud miresgarriarekin muga guziak apurtu ondoren, Kings of Convenience bikote norvegiarra Riot on an Empty Street-ekin itzuli da. Lehen lan hartako aberastasuna egin zuten osagai berak hartu baldin badituzte ere (giro eztiak, bossa ikutuak eta azaletik hunkitu gitarrak), Simon & Garfunkel berrien musika lehen baino apainduxeagoa agertzen da hemen, tronpeta eta banjo baten presentzia lekuko (Sorry Or Please). Moldaketak aski arruntak dira (pianoa, gitarra, kontrabaxua, soka sekzioa), inolaz ere ikusgarriak. Baina nonbait, KOC-ek sekretu bat dauka. Izan ere, egiazko emozioa sortzen da bere pop inozo eta prestutik. Horrela, Homesick-ek eta bereziki Feist lagunarekin eman Know-how zoragarriak bete-betean hunkitzen gaituzte. Diskoa oso lasaiki hasten da baina pixkanaka-pixkanaka erritmoa bizkortzen da, Love Is No Big Truth eta batez ere I
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.