entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria 2010

Sex Rock Hits 1999-2009 Lord Bishop Rocks

Rock CD
Demagun eskuartean duzula Lord Bishop Rocksen Sex Rock Hits, 1999-2009 diskoa. Azalean bi metro neurtu ditzakeen gizon puska ageri da, beltz beltza, bozgorailu batzuen aurrean, gitarra eskuan, betaurreko ilunak eta pilotu kapela buruan. Lord Bishop duzu bera, ahots bikaineko gitarra jole trebea, rock&rollaren beste munstroetako bat. Eta denbora galdu gabe, bere musika ibilbideko azken 10 urteetan kaleratu dituen 12 diskoetatik (matematikoki uste zenuen hau ezinezkoa zela) 10 kantu biltzen dituen disko bilduma entzuten jarri zara patxada osoz.
Lehenengo entzunaldian kantu batzuk bikainak direla iruditu zaizu, baina badira oraingoz asebete ez zaituzten abestiak (lehen entzunaldia da, motel!). Dena dela, bildumak kopuru aldetik abesti gutxi dituen arren, esango zenuke nahikoa dela gutxi gora behera Lord Bishopen nondik norakoak ezagutzeko. Ale, diskoa bigarrengoz entzutera zoaz eta amaitu orduko hirugarren entzunaldiari ekin diozu, zeure buruari diskoak engantxatu ez zaituela argi utziz. Oraingoz, zeren bilduma interesgarri hau irekitzen duen RNR revolution abesti borobila dela iruditzen baitzaizu, bere egunean Jimmy Hendrix, Jhonny Cash zein Jannis Joplinek egin bezala, Lord Bishopek rock&rolla aldatzera etorri dela dioskun kantua. Eta horretarako jaio da bera, rock and rolla osotasunean hartuz, funkya, soula, rock gogorra zein bestelako doinuekin maisuki jolasteko. Azpimarratzekoak iruditu zaizkizu ere pare bat garagardo edan ondoren lagunartean abesteko What about me, edota Mama said zein Forget about the outside funk kutsuko kantuak, azken hori saxo doinuek bustitzen dutelarik. Diskoa laugarren aldiz entzun duzu (nahikoa gaurkoz) eta Lord Bishop musikalki oso anitza dela iritzi duzu, rock and rolla bezain anitza. Ez al da ba rock and rolla anitza bezain aberatsa?
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.