entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2005

Skaleidoscope NewYork Ska Jazz Ensemble

Ska CD
Ziurrenik, jamaikar musikaren barruko adar ezezagunenetakoa da Ska musika. Reggaea ulertzeko ezinbesteko erreferentea izanda ere, gaur egun, ez Jamaikan ezta munduko beste inon ere, ez du oihartzun handiegirik. 60. hamarkadan, Jamaikako gazteen artean sukarra pizten zuen erritmo azkar eta zoroaren sua itzaltzen joan da eta gaur egun, gutxi dira izpiritu hori bizirik mantentzea lortzen duten taldeak. 80. hamarkada hasieran, Ingalaterran, jamaikar etorkinek eramandako soinuak txundituta, Two Tone garaiari eman zioten hasiera; hau da, ingeles zuriek, beltz jamaikar etorkinekin egindako ska musikaren bertsioa (Madness, Specials, Trojans, e.a.). Europa osora zabaldu eta gero, garaiko arrakasta galdu du eta orain, herrialde guztietan ska talderen bat badago ere, ez du orduko indarrik. Besteak beste, Getxoko Brixton Records diskoetxeari esker, Euskal Herrian, AEBetan egindako ska talderik onenetakoaren musika jaso dezakegu. NYSJE taldeak, 60. hamarkadako ska jamaikarra berreskuratu eta lau haizeetara kalitate askorekin zabaltzen du. Ska originalaren antzera, jazz musikaren eragin handia du eta 1994an taldea sortu zenetik kaleratutako aurreko sei diskoetan bezala, alaitasuna eta bizipoza dario alde guztietatik.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.