entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jon Urrutia 2009

Space Oddity David Bowie

Rock CD
Imajina dezagun 21 urteko David Bowie gaztetxoa 2001 a space odyssey filma proiektatu egiten zuten zinema areto batean sartzen. Ez zuen ezta berak jakingo film horrek betirako aldatuko zionik bere bizitza eta hortik aurrera bere estiloa markatuko zuenik.
Nork ez daki Space Oddityren estrofa zatitxoren bat?: Ground control to Major Tom esaten zuen bere abestian. Bowiek estralurtar modu malenkoniatsu batez depresioz jotako Tom Maior komandantearen istorioa kontatu egin digu, nola honek geltoki espazial bategaz elkarrizketa bitxi bat mantendu egiten duen. 40 urte pasatu egin dira Space Oddity album bikain eta itzela argitaratu egin zuenetik; gaur eguneko musikaren eraginik nagusietako bat eta diskoari izena ematen dion abestia ukaezinezko harribitxi mitikoa.
Space Oddity hasieran single moduan aterata, 1969ko uztailaren 11n ikusiko zuen argia. Lan hori egiteko, garai horretan berarekin zihoazen ohiko musikariekin batu egin zen: Rick Wakeman pianoan, Herbie Flowers baxuan, Terry Cox baterian, Mick Wayne gitarran, bera laguna zena Tony Visconti produkzio lanetan eta baita Martitzeko armiarmak (Spiders from Mars) izango zirenaren Mike Ronson eta Woody Woodmanseyren agerpen motza.
Urteurrena probestuz, EMI diskoetxeak CD bikoitz berezi bat kaleratu egin du, honen barne argazki argitaragabeak, memorabilia, Kevin Cannek idatzitako testuak eta kronologia aurki dezakegu. Lehenengo diskoan kasete analogikoetatik erremasterizatutako album originala dugu; bigarren diskoan 15 bonus track, hauetatik 8 aurretik argia ikusi ez duten abestiak dira. Bi demo guztiz arraro dakartza baita ere. Musika benetan maitatzen duen horrek faltarik gabe eduki beharko lukeen ezinbesteko, are gehiago, derrigorrezko diskoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.