entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2015-11-05

Sua Emon

Latin, Rock, Ska-Fusion CD
Sua diskoaren azala. Sua diskoaren azala.
Duela urtebete argitaratu zuen Emon taldeak Sua izenburuko disko luzea eta bere garrak ez dira oraindik itzali. Alderantziz, beroa ematen jarraitzen dute. Dudarik gabe, urrats handia eman zuten disko honekin, ororen gainetik estilo desberdinen uztarketa eta fusioaren baitan kokatuko duguna, beti ere erritmo beroen peskizan: ska, rock, reggae, latin, rapa, rumba, punk zartakoak, tango, triki doinuak... Badute zerbait Esne Belzatik, beste zerbait Mano Negratik, Skalariak ere inoiz agertuko zaizkio entzuleari gogoan, Lin Ton Taun akaso, Los Fabulosos Cadillacs, Kataluniako "punk parranda" egiten duten taldeak... Nolanahi ere, trikitixak Emonen soinua asko baldintzatzen du, taldearen ezaugarri nabarmenetako bat bihurtuz.
Bestalde, konponketa txukunek tartekatzen dituzte abestiak, eta diskoa entzuten bukatutakoan gelditzen zaizun zaporea goxoa da, kanturen bat edo beste azukre gehiegi izan dezakeen arren. Ah, eta Wanka (Selektah Kolektiboa) entzungo dugu aspaldiko partez Mintza izenburuko kantuan rapeatzen.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.