entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Gotzon Hermosilla 2007

This is where the fight begins The Ghost of a Thousand

Hardcorea CD
Gaztetxo ingeles hauen estreinako lan luzea da This is where the fight begins diskoa, zenbait single eta maketa grabatu ostean. Musika etiketatzea arriskutsu samarra izaten bada ere, esan daiteke, gauzak kokatzearren, screamo hardcore moduko bat egiten dutela The Ghost Of A Thousandekoek: hardcore apur bat, punk apur bat, metal apur bat, eta, denen gainetik, Tom Lacey-ren garrasi ozenak. MTVn hain ongi funtzionatzen duen oihua / ahots melodikoa joko horri ere atarramendua ateratzen diote zenbait abestitan, eta horietako batzuek badute irrati alternatiboetan arrakasta lortzeko adina komertzialtasun (New toy). Niri Bafabegiya, Times Like This eta horrelako talde oihulariak ekartzen dizkidate gogora, hori bai, askoz soinu hobearekin. Izan ere, nabaritzen da Convergeko gitarrajole Kart Ballouren eskua nahasketetan.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!