entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Rafa Cabeza

Todos vamos a morir Strawberry Hardcore

Hardcorea CD
Cesar Strawberryk bere talde paraleloarekin jarraitzen du. Nahiz eta duela urte gutxi batzuk Def Con Dos berpiztu zuten, egia esan, gaur egun freskoago iruditzen zait beste talde hau: Strawberry Hardcore. Modaren gauzak ote dira? Estilistikoki ez du ezer berririk besapean ekartzen. Musika azkarra erritmo biziaz horniturik eta ahots melodikoak koroz inguratuta. Ondare handiena, Cesarren talde guztietan bezala, letra paregabeak dira, kritika eta ironiaz gain egiten dutenak. Nabaria da ez dela iritsi berria larre hauetara. Lan honetan, hamar kanta azkar eta fresko bildu dituzte, gustura entzuten direnak. Aipagarrienak Los 400 golpes, La vida no me contrata edo diskoari izena ematen diona, Todos vamos a morir. Soberan dago esatea grabazioaren kalitatea handia dela eta lortu duten soinua zeharo “pro” dela. Todos vamos a morir estatu guztian zehar aurkezten ari dira eta laster Barakaldon egongo dira Rock Star aretoan Idi Bihotz bilbotarrekin. Gero, udarako jaialdi erraldoiak etorriko dira.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!