entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2010

Toeachizown Dam Funk

Funk CD/LP
Hamar urte baino gehiagoz hainbat hip-hop eta funk diskotan sesio musikari moduan eta bere ezagutza musikal sakona DJ moduan Funkmosphere izeneko sesioetan erakutsi ondoren, badirudi Damon Riddick (Dam Funk izenpean) sortzaile moduan ere zer esatekorik baduela konturatu dela edo, beharbada, betidanik ezkuturik izan duen asmoari azkenean irtenbidea eman diola. Auskalo. Garbi dagoena zera da, era batera edo bestera hip-hop/funk eta orokorrean musika beltz eta dantzagarriak azken urteetan eman duen lan atxekigarri, gozagarri eta liluragarrienetako bat eskaini digula.
Deskribapen azkar bat egiteko diskoa 80. hamarkadako sintetizadorez jositako funk, new jack swing, AEBetako mendebaldeko kostako hip-hopeko dantzagarritasunean eta distiran oinarritzen dela esan daiteke. Soinua ezaguna egiten da hasera batean eta hainbat artista datoz burura
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.