entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Makala 2003

Trouser Jazz Mr. Scruff

Askotarikoa CD
Mr. Scruff izenaren atzean Andy Carthy, Manchesterko pertsonai bitxia ezkutatzen da. Bere hirugarren disko luzea argitaratu berri du, bigarrena Ninja Tune zigiluekin. Bere musika prestatzeko erabili dituen osagaiak hauexek dira: Keep it Unreal-en antzekoak, non gustuko dituen estilo ezberdinak azaltzen dizkigun, hau da, rare groove jazza, 70 hamarkadako funk-a, deep house-a (diva-nesken ahotsekin), breakbeat-ak eta abar, hori bai, britainiar umore ukitu handiarekin nahasturik. Guzti hau deskribatzeko “cranky estiloa” esamoldea erabiltzen du. Umore hori nabari da etxeko estudioan teknika berezia erabiltzen duenean; erritmo bitxiak aurkitzen saiatzen da, sinfonia arraroak edota abesti melodiko bereziak bildumazaleentzako diskoen artean. Batzuetan ematen du bere gurasoen eta aitona-amonen diskoak sanpleatzen dituela edo antzinako telebistako umeen programak. Baina Mr. Scruff ez da bakarrik ezaguna Ninja Tune zigiluarentzako egin dituen azken produkzioengatik. Aurretik hainbat disko atera ditu beste diskoetxe ezagunetan, Warp, Sirkus, Disorient, Blood & Fire, Cup of Tea... Baina egia da arrakasta handiena hauekin lortu duela, eta bereziki France Telecomek iragarki kanpaina batean parte hartzeko deitu zionean Get a move on abestia aukeratu eta gero. Produktore gisa ez ezik, dj bezala jarduten da ere, eta bere sesioak Keep it Unreal izenekoak, eklektikoak eta dibertigarriak omen dira, baita ospetsuak Britainia Handian ere eta geroz eta gehiago munduan zehar.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!