Indartsua eta errabiaduna da Pateando Porkeria taldearen bigarren lana
(lehendabizikoa CD formatuan, aurrekoa K7an argitara eman baitzuten). Indarra du Bilboko laukote honek abiapuntu eta jomuga, hala base erritmikoan nola ahotsetan, hitzetan eta bestelako elementuetan ere. Diskoa hardcoreari atxikitzen zaio argiki, nahiz eta rapa eta metalaren arrastoak agerikoak diren hainbat abestitan – Se acercan a la orilla eta La fila de los monederos, kasu – . Hala ere, bateriaren kolpe lehor bezain zehatzek eta gitarren abiadurak hobeki definitzen dute Pateando Porkeriaren eskaintza. Aipatzekoak dira Clavada en un tablero eta Fuck Fashion (benetan potentea) kantuak.
Esan beharrik ez dago letrek salaketa politikoa eta soziala biltzen dutela batik bat. Trozos de la Nada sei eurotan (gehienez) dago salgai.