entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Sagardantza 2008

Ultimate Northern Soul Askoren artean

Northern-Soul CD
Noiz edo noiz hitz egin dugu Entzun! aldizkarian Northern Soul-ari buruz. Ez da estilo jakin bat, soularen inguruan Ingalaterran sortutako fenomeno bitxi bat baizik (irakurri Erreportajeen atalean Dr. Punkok idatzitako artikulu interesgarria: Northern Soul, borroka ez da amaitu). 60ko hamarkadan Motown etxearen arrakastaren itzalean egin ziren abesti kontaezinetan (diskoetxe txikiek ekoizturikoak asko eta asko) ardazten da mundu bitxi hau. Duela gutxi arte, oso zaila izan da abesti hauek aurkitzea, baina urte batzuetatik hona, Northern Soularen baitako abestiez osaturiko bilduma ugari agertu dira CD formatuan eta oso prezio eskuragarrietan. Esaterako, mintzagai dugun disko hau, 9 eurotan erosia izan da. Eta mundu bitxi honetan muturra sartzeko egokia izan daiteke, izan ere, klasiko xamarrak baitira unibertso honen barruan. Hogeita bi abesti dakartza, tartean Darrell Banks (Our love is in the pocket), Al Wilson (The snake) megaklasikoa, Lavern Baker (Wrapped, tied and tangled), Charlie Rich (Love is after me), Dobie Gray (Out on the floor) edota Jackie Wilson (I’ve lost you) abeslarienak.
Bitxikeri gisa, Stones-en Under my thumb kantuaren soul bertsioa ere dakar diskoak Wayne Gibson-en eskutik, nahiz eta Tina Turner-ek abestu zuen hori gustukoagoa izan. Bitxikeriak bitxikeri, honatx bitxikeriz osaturiko disko interesgarria, aukeraketa, oro har, nahiko ongi dagoelako eta soinua ere, ez dagoelako gaizki.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!