entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Antton Iturbe 2011

Underneath the Pine Toro y Moi

Elektronika CD
Iruzkinak normalean berritasunentzat izaten dira, beraz, Toro y Moiren azken lana den Underneath the pine beharko luke honako idatzi honen protagonista. Baina egia esan egile aparta honek orain arte plazaratutako bi diskoak (Underneath the pine eta Causers of this) aldi berean ezagutu ditudanez, bere musikak bere osotasunean nigan izan duen eragin ikaragarria nolabait deskribatu nahi nuke.
Milaka erreferentzia datozkit burura diskoa entzutean. Baina ez datoz modu argi eta zuzen batean, jatorria identifikatzeko zailtasunak dauzkat. Nolabait esateko, filtro baten eraginez edo nahasketa prozesu magiko baten ondorioz koloreztatuta datozela iruditzen zait, elkarketa bitxiak sortaraziz nire irudimenean. Hala nola eta esate baterako, Smiths-ak espazio ontzi batean ikusten ditut batzuetan eta High Llamas-en itzal luzearen azpian egindako Princeren musikaren dekonstrukzio “desenfokatu” baten aurrean nagoela uste dut beste batzuetan. Tarteka, narkotizatutako Deloreanen disko bat entzuten ari naizela esango nuke, edo Animal Collective eta New Order-en arteko nahasketa perfektu bat. Hip-hopa ere azaltzen da uneetan, Flying Lotus-en modu ederrera. Egia esan Cosmogramma entzun nuenetik ez dut antzeko sentsaziorik izan, aurkikuntza eta zapaldu gabeko lur birjinaren sentsazio zirraragarri hori hain zuzen ere.
Baina erreferentziak, batzuk edo besteak eta interesgarriagoak edo ezkutuagoak izanda ere, ez dira nahiko Toro y Moiren musikaren miresgarritasuna azaldu ahal izateko. Beste zerbait bada, egilearen ekarpen berezi bat dago hor. Musikak sakontasun berezi bat du, distantzia bat, urrutitik etorriko balitz bezala. Iraganetik, espazio paralelo batetik. Zaila, oso zaila da azaltzea.
Azkenaldi honetan Thomas Pynchon-en A contraluz liburua irakurtzen ari naiz eta bertan Islandiako espato izeneko kristal berezi batez ari da eta disko honen edukia azaltzeko konexio eder bat eman didala iruditu zait. Kristal honek argia modu berezi batez islatzen du, normalean gure begiei ikus ezinak diren irudiak ikus araziz. Liburu horretan paper zaharretan espato kristal horren bitartez bakarrik atzeman daitezkeen mapa eta marrazki ezkutuen bila dabiltza. Toro y Moik espato kristal baten jabe dela bururatu zait orduan eta kristal horren laguntzaz aitzinako musiketan ezkutatutako altxor sonikoak atera arazten dituela gure gozamenerako.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!