entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria Kortabarria 2013ko abendua

Untamed Beast Sallie Ford & the Sound Outside

Rock
Untamed Beast. Untamed Beast.
Lotura erlazionatuak
Portland-eko laukotearen Not an Animal aurkezpen EP-ari entzunaldi pare bat eman eta hor hasi nintzen ingurukoei egundoko talde bat entzun beharra zutela gomendatzen. Eta ondorengo Dirty Radio lan luzea ere izugarri gustatu zitzaidan, soinu ezberdin bezain bereizgarriak dituzten taldeak maite ei dituzte eta nire belarriek. Bejondeiela! Orain, betaurreko kuriosoen atzean ezkutatzen den despistatu aurpegiko Sallie Ford eta bere hiru lagunek, Untamed Beast kaleratu dute, aurrekoak baino gordinagoa, basatiagoa akaso, diskoaren izenburuari kasu egiten badiogu. Hamaika abesti gozagarrietan, Ford anderearen ahots zoro bezain pertsonala gidari, amerikana zein rockabilly moldeetatik harago, disko zinez borobil bat sinatu dute. Honen hiru adibide: aurreneko diskoan tokia lukeen Devil, Bad Boys garageroa eta laukotea erabat pizten den Rockability laburra, ulu beldurgarri zein gitarrei su dariena. Baina, badira bestelako kantu interesgarriak ere. Diskoa irekitzen duen They Told Me itsaskorra da gero, zerrendatik hoberenetakoa. Edota, Ford erabat biluzten den Paris, Shivers eta Roll around lasaiek, oreka bat ematen diote diskoari, zurrunbilo eta barealdiaren artean. Gustura dabiltza Sallie Ford eta bere lagunak melodia goxo eta garratzen artean, zuritik beltzera pasaz, oharkabean, basapiztiek egin antzera. Berriki jakin dugu taldea desegin egingo dela 2013 amaitzear dugun honetan eta bakoitzak bere bideari helduko diola. Sallie Ford-ek abesti berriak omen ditu eta soilik emakumez osatutako banda bat sortzekotan dabil
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.