entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2013

Ura patrikan Neighbor

Blues, Brasil, Folk, Jazz CD
Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Durangoko Azokako aurreko asteetan, noiz eta diskoak eta diskoak, denak batera, heldu eta mahai gainean pilatzen zaizkizunean, entzun gabe pasa zitzaigun Neighbor taldearen estreinako lana: Ura patrikan. Baina zurrunbilo horretatik libre, diskoa patxadaz entzuteko aukera izan dugu azken asteetan eta oso sorpresa atsegina hartu ere.
Baina nortzuk dira  Neighbor? Maite Larburu eta Josh Cheathman musikariek osatzen dute. Euskalduna lehena, ipar-amerikanua bigarrena. Amsterdamen bizi dira eta XVII. eta XVIII. mendeetako musika barrokoan eta ganbara musikan nabarmendu dira, Gaztelupeko Hotsak-ek helarazitako prentsa oharrean irakurri dugunez.
Baina kontuz, disko honen ardatza ez baita antzinako musika klasikoa. Aitzitik, Brasilgo musika, bluesa, jazza eta kantagintza tradizionaletik abiatu dira disko beroa eta gertukoa, ia ukitzen ahal dena, osatzeko.
Gitarra eta ahotsa oinarri dituzte diskoko 14 abestiek. Astrud Gilbertotik Joni Mitchel-eraino, Benito Lertxunditik pasatuz. Erraza egiten dute batere erraza ez den sormen eta interpretazio lan dotore bezain naturala.
Larburuk sortu ditu abestiok eta haien garapen musikalaz Cheatham arduratu da. Euskara da diskoko hizkuntza nagusia, baina gaztelania eta ingelesa ere topatuko ditu entzuleak.
Aurrerago sopresa hartu dugula aipatu dugunean motzegi geratu gara. Aldarrikatu beharreko diskoa baita Ura patrikan, iaz argitaratu ziren euskal disko onenen artean beldurrik gabe sailkatuko duguna. Goxoa eta goxotasunez entzuteko.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak

2 iruzkin

Entzun! 2015-06-11 09:18:23

Kaixo Fermin, bai, doan da, zure mail postontzian jasoko duzu astean behin, normalean osteghunetan bidaltsen dugu. Eskerrik asko

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Fermin Korkostegi Saizar 2015-06-08 02:06:22

Kaixo. Interesaturik nago zuen buletina jasotzean, baina jakin gura dut, aldez aurretik, ea doan den. Esker anitz. Ondo izan

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.