entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2005

Verve Remixed 3 Askoren artean

Elektronika CD
Duela urte gutxi ezinezkoa zen jazz musikaren klasiko handienak biltzen dituen diskoetxea musika elektronikoarekin erlazionatzea. Azken musika hauen gorakadarekin batera (goraka komertzialak ere eragina izango zuen noski) diskoetxe askok altxorraren kutxa zabaldu eta disko jartzaile, ekoizle eta elektronikaren zoroen esku utzi dute. Gustu guztientzako emaitzak eman dira, bonbo eta txaston sinplea gehitu dutenetik maisulana osatu duteneneraino. Verve zigilu ospetsuak, Verve Remixed izenarekin, hirugarren bilduma kaleratu berri du eta aurrekoetan bezala, oraingoan ere, jazz musikaren klasikoak elektronikaren ispiluan ikusiko ditugu. Nina Simone, Billie Holiday, Sarah Vaughan, Astrud Gilberto, Jimmy Smith edo Hugh Masekela bezalako jazz abeslari eta musikarien kantuak Postal Service, Bent, Carl Craig, Brazilian Girls, Adam Freeland eta oro har, gaur egun, elektronika alternatiboaren munduan ospea dutenen esku jarri dituzte. Geroz eta zailagoa egiten zaigu originala eta erremixaren arteko lotura aurkitzea.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.