entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria 2010

Viva la m Novak

Rock CD
Diskoaren tituluari zein azalari kasu eginez, basatiagoa den zerbait espero nuela onartu beharrean nago, muturreko metal disko gordin bat edo. Baina lehen entzunalditik pikutara joan dira nituen uste ustel guztiak, soinu lasaiagoekin jolasten duen taldea dugu-eta Novak. Hau horrela, zer musika egiten duen galdetu dezake batek baino gehiagok. Izan ere, egun, badirudi musika talde bat deskribatu behar dugunean berau etiketatzera behartuta gaudela. Baina, Novaken musika sailkaezina da, zorionez, espainiarrek utikan etiketak! esango baligute bezala. Orokorrean ahotsak eta melodiek (batik bat gitarrak, non adibide ona dugun Mejor cicatrices que tatuajes kantuan) garrantzia duten hamabi kantu jasotzen ditu Viva la musica sangrienta diskoak. Hamabi abesti mamitsu, une askotan gordinak diren abestiak, psikodelia printzekin, atmosfera goxoa erdietsiz. Hitz batean, disko oso pertsonala espainiarren bigarren lan luzea hau, non, taldeak berak grabatu, ekoitzi eta argitaratu duen Influx Records zigilu propioarekin. Beste autoekoizpen bat beraz, bejondeigula! (Alone Records-ek banatzen du)
Amaitzeko eta esan bezala, diskoa ez da batere odoltsua, baina beharbada bai bota dudala faltan bortizkeria gabeko oldarraldia une batzuetan, nahiz eta horrek ziurrenik taldearen sonoritatea aldatuko lukeen.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.