entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Asier Leoz 2003

We´re A Happy Family (a Tribute to Ramones) Askoren artean

Punk-rock CD
Ramones ez zen lehendabiziko rock taldea izan, baina bai eraginkorrena. Beraiengatik izan ez balitz gaur miresten dugun askok ez zukeen inoiz gitarra edo baxua hartuko gogoa trebetasunaren gainetik jarriaz, eta beste askok ez zukeen jakingo zer jantzi bere diskoaren azalean rocker itxura izateko. Omenezko disko honek Rob Zombie-ren ideia du oinarri. Bera izan da Johnnie Ramoneren alboan taldeak eta bertsioak aukeratzen ia urte oso batez. Egia esan Zombie-rena baztertu daitezkeen artean dago, Blitzkrieg Bop kantuak abiada eta umorea ezinbestekoa duelako, eta honek Zombie-ren mundutik asko urruntzen du. Arrazoi beragatik tokiz kanpo dago Marilyn Manson hemen, KKK took my baby away izenekoa bere apokalipsi berria bihurtuaz. Gainontzekoek ordea (Green Day, Metallica, Rancid, U2) ederki adierazten dute Queens-eko taldeak beraiengan suposatu zuena, eta tarteka badago maila nabarmen altxatzen duen lagunik (Tom Waits eta bere blues okertua, edo Eddie Vedder Zeke taldearen babesean). Bide batez, bilduma honek gogora ekarri digu Ramones kantu izenburu onenen jabe zirela baita ere (Today your love, tomorrow the world). Nola hobetu hori? Led Zeppelin-en aspaldiko kantuak esaten zuen bezala, maitasun mordoa dago hemen.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!