entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Aritz Sound System 2006

Yell Fire Michael Franti & Spearhead

Rap CD
Aitzakia gutxi behar ditugu Michael Franti musikariari buruz hitz egiteko. Azken urteotan AEBetan egon den abeslari interesgarrienetakoa iruditzen zaigu. The Beatnigs eta Disposable Heroes taldeetan hasi zenean amorru biziko letrak eta doinuak osatzen zituen. Denborarekin eta munduan zehar egindako bidaiei esker mezu hori aldatzen joango zen eta munduko egoera ikuspegi kritiko batekin aztertzen jarraitzen badu ere, bere mezua asko aldatu da eta orain, mezu baikorraren bila dabil etengabe. Spearhead taldearekin hasitako ibilbidean, garapen hori konposatzen duen musikan atzeman daiteke, eta hasierako rap industrial eta hotza alde batera utzi eta soul, rap eta reggae doinuen goxotasunera pasa da. Hori bai, hasieratik izan duen ikuspegi kritikoa ez du oraino galdu eta azken lan honetan ere atzeman daiteke. Azken bi urteotako proiektuaren parte da diskoa; Israel, Palestina eta Irakera egindako bidaien ondorioa. Diskoarekin batera liburu bat idatzi eta dokumental bat grabatu du. Diskoa, parte batean behintzat, Jamaikan grabatu du bertako musikari eta produktoreekin eta ondorioz aurrekoetan baino reggae gehiago antzeman daiteke. Dena den, diskoa osotasunean hartuta aurrekoak baino rockeroagoa dela esan daiteke. Gure ustez, Stay Human maisulanaren maila lortzen ez badu ere, Michael Frantik egiten duen guztia bezala oso kontutan hartzekoa da. Arakatu.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES
  • Dirty Electronics sitetizadorea egiteko tailerra hilaren 16an Bilbon. 65 €. Info: info@baleamusika.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!