entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

Sagardantza 2012-01-10

Zombified Southern Culture on The Skids

Rock-And-Roll-/-Garage LP/CD
Southern Culture on The Skids - Zombified Southern Culture on The Skids - Zombified
Zombified
Undertaker
Southern Culture On The Skids taldeak beldurrezko eta exploitation filmeen omenez argitaratu zuen 1998an zortzi kantuko Zombified EPa Australian. Orain, Kudzu Records-ek berrargitaratu du bost abesti berri gehituz eta EPa zena LP luzea bihurtuz (binilo gorria, odola bezala, edizio mugatuan, eta barruan ere CDa dakarrena). Kantu guztiak berriz bermasterizatu dituzte eta diseinua ere goitik behera aldatu dute. Sean Starwars-ek oso azal erakargarria gauzatu du eta oso ongi erakusten du barruan aurkituko duguna: rock and roll andana, ilun samarra oro har, eta hainbat iturritatik edaten duena: garajea, rockabillya, psycoldelia apur batzuk, rock instrumentala...
Zombified
garage rockerretik abiatuta, groove exotikoa duen Bloodsucker-eraino; Undertaker bikain iradokitzailea (thereminaz lagunduta); Swamp Thang boogie instrumentala edota She’s My Witch, Kip Tyler-en rockabilly estiloko lur azpiko bertsioa entzungo ditugu besteak beste.
Taldearen buru Rick Millerrek dioenez, Mario Bava, Hershell Gordon Lewis edota Romeroren pelikulen gustua daukate kantuok. Gaineratuko dugu The Cramps taldearen zaporea ere hartu diegula, Poison Ivy eta Lux Interior askoz ere zantarragoak baziren ere.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!