Guk dakigula, hamabosgarrena da fanxine mitiko honen azken zenbakia. Joan den abuztuan atera zen. 80ko hamarkadako tankerak ditu eta egileak dioenez, estilo zaharrean egin behar izan du: “errotuladorea, guraizeak, kola, erredukzioak eta anpliazioak” eginez, eta oraindik topa dezakezue Gipuzkoan barrena (banaketa Gipuzkoara mugatuta dago). Bada, hamabosgarren zenbaki honetan Anti-Regimeni buruzko erreportaje zabal eta txukuna dakarkigu (Irungo taldearen historia eta diskografia osoarekin). Afonia taldeari bost orriko elkarrizketa luzea egiten diote eta mintzagai dituzte ere Gaizkiñe, Malos Tiempos eta Defecto Humano taldeak. Gero, beste artikulu batean, maila linguistikoa eman ez eta itxialdia abiatu zuen irakasle talde horri kaña ederra ematen diete. Zenbaki honetan ez dago disko iruzkinik ordea, edo bestelako atalik, baina Javi Destruyek dio hurrengorako saiatuko dela atal gehiago egiten. Salneurria: 1,20 €.
mabocos@orainbai.net