Joan den irailaren 1ean Historia de la Música Afroamericana (Musika afroamerikarraren historia) izenburuko fanxinea aurkeztu zuten Donostiako Eiger tabernan. AEBetako hegoaldean jaio zen musika beltza du hizpide, haren eboluzioa eta historia, hasierako garaietatik gaur egun arte.
Artista eta zigilu ezberdinetan sakontzea da fanxine honen helburua eta “garrantzi gehiago izan beharko zuketen” musikariak emanen dituzte ezagutzera, esaterako, eta ekimen honi ekiteko egileek aukeratu duten lehen protagonista aipatzearren, Rosco Gordon, 50eko hamarkadan hainbat abesti arrakastatsuren egilea. Ekimen honek jarraitasuna izateaz gain, euskarazko bertsioa ere egin dute musika beltzaren maitale sutsu hauek. Donostiako Eiger edaritegian egiten ohi diren fanxinearen festa aurkezpen batetik pasa... eta gero esan damutu zaren edo ez.