entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Fanxineak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Fanxineak

2004-08-02

IZU GIROA Punk eta hardcore fanxinea

Seigarren zenbakira iritsi da jada Bilbon egiten den euskarazko punk eta hardcoreari buruzko argitarapen txukun hau. Eta inoiz baino erakargarriago dator, diseinu eta maketazio lanari begiratuta nahiz edukiei erreparatuta. Seigarren zenbaki honetan Poison Idea talde amerikanoa eta Bap!! andoaindarra dira plater nagusiak. Batetik, elkarrizketa luze eta mamitsu bat egiten zaio Jeerry A-ri eta horrez gain Poison Ideari buruzko erreportaje zabal bat gaineratu dute. Bap!!-i ere elkarrizketa luzea eta esanguratsua egiten diote, zeina argazki zahar estimagarriez lagunduta datorren. Gainontzeko platerak ez dira txarragoak: Riot/Clone, Brigada Criminal, Rubber City Rebels, Star Losers, Torazinas, Voetsek eta Real McKenzies taldeak; disko iruzkinak (Muletrain, Mundo Matadero, Eskorbuto, Minor Threat, Golpe de Estado, Deadline…), zuzeneko kontzertuen kronikak (Vulpess, Bilbao Harcore Bash Festival, Dead Generation…), albisteak, fanxine-gidatxoa… Lan polita dudarik gabe, harkoretek eta punk rockaren maitaleek biziki eskertuko dutena. Eta ez gara esaten aspertuko, genero hauetan espezializatutako euskarazko fanxine bakarra delako (guk dakigula behintzat).
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!