Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Boca Productions elkarteak ("La Bouche du Monde" aldizkariaren egileak) "Lingua" izeneko buletina abiatu du, zeinaren bitartez “munduko argitarapen independente guztiak ezagutzera ematea” nahi duten. Boca Productions elkartea Narbonne-n dago lekutua eta 1998az geroztik dago ibilian. Berez, elkarte brasildar-frantziarra da eta mundu osoko artisten lanak argitaratzen ohi dituzte, batez ere, Brasil, Portugal, Italia, Cuba, Quebéc, Frantzia eta Belgikakoak. Buletina euro baten truke lor dezakezu helbide honetara idatziz: Eduardo Pinto Barbier. 14 Place Thérèse Léon Blum. 11100 Narbonne. Frantzia.