Punkari buruzko zenbaki monografiko berezia argitaratu dute Mofo fanxinekoek. Kasik azalarengatik bakarrik erostea merezi du, baina kontuz! barruan dakarren edukia ez baita nolanahikoa: 70etako Los Angeleseko punkari buruzko mega-artikulua (Dills, Zeros, Screamers, Bags, Urinals…), taldeak, fanxineak, zigiluak, pelikulak…; Jaime Gonzaloren artikulua punk terminoaren erabilera eta abusuari buruz; Nasal boys, Suicide Commandos, Career Suicide, No Hope For the kids, Swell Maps, Joaquim Costa (Portugaleko 50’s punk) eta beste hainbaten inguruko elkarrizketak eta artikuluak.
Bestalde, ez ahaztu Mofo fanxineraren bigarren zenbakia kalean dela baita ere. Ondoko elkarrizketa interesgarriak dakartza (besteak beste): Los Chicos, Le Jonathan Reilly, Kim Salmon, Motosierra, Morfi Grei (La Banda Trapera del Rioko abeslaria), All Smith argazkilaria, Suehiro Maruo komikigileari buruzko artikulua, disko iruzkinak…
Bata ala bestea ondoko lekuetan eskura ditzakezue: Bloody Mary (Irun), Musica Autonoma (Donostia), Muga Taberna (Bilbo), Discos Bolan (Bilbo).
Info gehiago: www.mofozine.com