entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Fanxineak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Fanxineak

A.B. 2006-04-03

MOFO ZINE Musika fantxinea

Baina, goazen harira. Cheater Slicks-ekoei egindako elkarrizketa luzea eta guztiz zintzoa dakar. One Man Band-ei (orkestra-gizonak uler gaitezen) buruzko artikulu bikaina ere egin dute, edota Boston Hardcorearen inguruko detaile guztiak (Gang Green, Fu’s, Freeze Jerry’s Kids, SSD, Slapshot…) irakurri ahalko dituzu. Zintzotasun eta apaltasun gehiago erantzun bihurtuak Nervous Eaters-en eskutik. Sei korden maisuen (Bo Diddley, Ike Turner, Mike Mariconda…) gaineko azterketa. Eta Chico Boom, Muletrain, Nikki Sudden, Meows, Defectors eta abar. Lekua amaitzen ari zait erosteko ia obligazioa duzuen fanxine hau komentatzeko. Une on bat pasatzeko zein musika energetikoaren (eta bere ingurune kulturalaren) iragana, oraina eta etorkizunaren gainean (benetan) informatzeko aproposa. Pena merezi izan du urte bat itxarotea. Eta gainera formatu ohizkanpoko hori oso polita da. Sei euroren truke. Kalitatea.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!