Fanxineek ez dute garairik onenak bizi. Loraldia aspaldi igaro zen, baina oraindik badago jende mordoa fanxineak ateratzen, egiten, banatzen, gozatzen… tematuta. Zorionez. Argitarapenen unibertso zabalean fanxineen unibertsoa libreena baita. Hori seguru. Orain, fanxinezaleek badute pozik egoteko beste arrazoirik. Izan ere, Napartheid-eko fanxinoteka denon eskura baitago Artelekun. Honatx datuak: 3.969 ale, 1.650 izenburu, 59 herrialde ordezkatuta, bost kontinente, 30 hizkuntza… Desastre jaunak kudeatzen du fanxinoteka: “Artelekuk fanxinotekari egonkortasuna eta akzesibilitatea ekarri dio. Eta fanxinotekak Artelekuri mundu berri oso bat, instituzio eta ofizialtasunetik kanpo dagoen informazio iturri agortezin bat”.