entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Fanxineak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Fanxineak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Entzun! 2013

Pop pilulak & Izu Giroa Pop pilulak & Izu Giroa

Izu Giroa eta Pop pilulak. Izu Giroa eta Pop pilulak.
Durangoko azoka pasa berrian gure estandean, alegia, Entzun! aldizkariaren postuan, saldu genituen bi fanxineen zenbaki berriak izanen ditugu hemen mintzagai.

Izu Giroa
Batetik, dagoeneko euskal Herriko punk eta hardcore eszenaren klasiko bat: Izu Giroa, 22. zenbakira heldua dena, eta inoiz baino potoloago (hori lodiera!) datorkiguna. Berez, joan den irailan argitaratu zen, baina azken zenbakia dugu hauxe eta fresko fresko dago oraindik. Betiko Dina4 formatuan, Gotzon Hermososilla eta enparauen lana miresgarria da. Elkarrizketa landuak eta luzeak dira nagusi, baina hemen denetarik dago: disko eta zine kritikak, erreportajeak... Zenbaki honetan, The Undertones elkarrizketatu dituzte, eta baita NCC, Dictadura, Friday's Crew edota Beyond Pink taldeak ere.
barakaldorevienta@gmail.com

Pop pilulak
Julen Azpitarte kazetari musikazaleak sortu du fanxine berri hau, "euskalgintzarekin" zerikusirik ez duten gaiak jorratzeko, baina euskara hutsez idatzia. Kolaboratzaile mordoa bildu du folio erdiko formatuko argitalpen txukun eta erakargarri honetan (baita ere diseinuari dagokionean). Barruan, pop kulturari gorazarre egiten zaio. Jordi Duro dj eta diseinatzaileari egindako elkarrizketa batek irekitzen du fanxinea eta ondoren, kolaboratzaile bakoitzaren harrikadak datoz: Fermin Etxegoinen Zure bizitza salbatu zuten kantuak izenburukoa, Koldo Almandozen Turismoaren gorazarre edota Be
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.