Tmeoren 25. urteurreneko azala.
1987ko ekainaren 4an argia ikusi zuen TMEO aldizkariaren lehen zenbakiak. 25 urteren bueltan, bizirik jarraitzen du Euskal Herriko argitalpen garratzenak eta lotsagabeenak. Iruñean sortu zen fanxinea eta Gasteizera aldatu zen urte batzuk geroago. Hemendik ez da mugitu.
Ospatzeko, zenbaki berezia argitaratu dute. 100 orriko argitalpen potoloa, gonbidatu bereziak eta Santi Orueren "Hoberena" bilduma ere dakartzana. Hala ere, lerro hauek ez ditugu azken TMEO-a baloratzeko erabiliko, TMEO bera zoriontzeko baizik, aldizkaria mende laurden batez bizirik mantendu izana oso txalogarria baita berez.
TMEOko arduradunek errealitatea modurik gordinenean deskribatzen eta salatzen segitzeko asmoa agertu dute eta guk, umore "fin eta sentikorrenarekin" barre egiten jarraitu nahi dugu. Segi dezatela hortaz, pixa egiten. ZORIONAK!