Bitxikeria… bitxi bat. Sasoiean Geffen diskoetxearekin kontratua zuen arren, Beck-ek disko bi bere kabuz kaleratzeko eskubidea gorde zuen… hau horietako bat.
Skip James-en He’s a Mighty Good Leader apurtu batek zabaltzen duen
disko honek amerikar herri musika tradizionalaren berrirakurketa modernoa
dakarkigu. Bai edukiengatik, eta baita bere forma hautsien bitartez ere,
disko honek bere egunean gugan eragina izan zuela esango nuke; beti ere
mugak apur bat zabaltzen dituenetariko eragina, nolabait… horra ba gure
gaurko aukera.
1994an Beck-ek beste disko bi kaleratu zituen (urte emankorra!). Stereopathetic Soulmanure eta Mellow Gold, eta azken hau salmentetan arrakasta handia bihurtu zen… badakizue, –soy un perdedor. I’m a loser baby, so why don’t you kill me–.