entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

Javier Lopez 2007

Corrosiva Soziedad Alkoholika

Hardcore-metal... CD
Gasteizko hardcore metal taldeak zuzenean daukan indarraren erakustaldia da DVD + CD lan hau. SA-k 2003 urtean argitaratu zuen bere azken diskoa, Tiempos Oscuros, eta ordutik ez dute material berririk kaleratu. CD + DVD honek taldearen azken bira jasotzen du. 21 abesti (120 minutu baino gehiago) hainbat eszenatokitan grabaturikoak. DVDak beste 70 minutu estra dakartza, non Ciencia asesina, Polvo en los ojos eta Piedra contra tijera bideoklipak ikusgai diren (aipatutako lehena baliabide gutxirekin egina, baina oso esanguratsua), eta baita lehendabiziko kontzertuen irudi aukeratuak ere (oso ona; esaterako, Gasteizko gaztetxean ageri dira 90eko hamarkadaren hasieran). Mexiko, Japonia, Argentina eta Txilen emaniko birak ere jasotzen dira DVDan. Lan mardula, luzea eta osoa. Viña Rocken bildutako irudiak (milaka jende SA ikusten) ikustekoak dira.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!