entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

Xabier Gartzia Irizar 2007

Hot as a pistol keen as a blade Elvis Costello & Allen Toussaint

Rithym&blues DVD
Katrina urakanak sortutako hondamendiak batu zituen 2006. urtean Costello eta Toussaint (besteak beste) New Yorken kaltetuen alde egin zen kontzertu erraldoian. Geroago, River in reverse diskoa plazaratu zuten biek, Toussaint-en abestien moldaketekin eta Costellorekin batera konposatutako kanta berriekin. Guzti hau DVDaren gehigarri moduan agertzen den elkarrizketan azaltzen dute bi musikariek. Disko hori aurkezteko biran emandako kontzertu bat jasotzen da hizpide dugun DVD honetan. 2006an Montrealen (Quebec) grabatu zuten bertako Jazz jaialdiaren barnean. Costellok bere ohiko Imposters taldea batu zuen eta Touissantek Crescent City Horns haize hirukotea bildu zuen emanaldirako. Emaitza guztiz gozagarria da: bi autoreen katalogoko abesti puskak jasotzen dira, Liverpoolekoaren alde rockzalea eta New Orleansekoaren rhythm&bluesa uztartuz. Pena da DVDak kontzertu osoa ez duela jasotzen leku faltagatik.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!