entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

Xabier Gartzia Irizar 2007

I’m your man Leonard Cohen

Folk-rock DVD
Leonard Cohen ospetsuari eginiko omenaldia da DVD hau. Musikari eta poetaren biografia eskaini beharrean, pertsonak berak eskaintzen duena iradokitzea izan da lan honen zuzendariaren asmoa. Horretarako, egitura bikoitza erabiltzen du: alde batetik, Leonard Cohen berari eginiko elkarrizketaren pasarteak agertzen zaizkigu; bestetik hainbat musikariek Cohenen kanta baten bertsioa zuzenean jotzen dute. Emaitza interesgarria da, filma borobila ez den arren. Hori diot, zeren eta, alde batetik, Cohenen esanak argigarri bezain txundigarriak izanik ere, bere pertsona eta obra ezagutzeko motz geratzen baita dokumentala. Bestalde, Sydneyn grabatutako zuzeneko kontzertuko emankizunetik, batzuen lana ederra izanik ere, esaterako Anthonyren (Anthony and The Johnsosn taldeko kantaria) interpretazioa edo Teddy Thompsonenena (niretzako guztietan hunkigarriena), beste zenbait musikariren bertsioak arrunt samarrak geratu dira, batez ere U2 taldearena. Hau, besteak ez bezala, estudioko gehiegizko produkzioarekin osatu dute. Edonola ere, Nick Cave, Rufus Wainwright, Martha Wainwright, Jarvis Cocker zein Beth Orton bezalako musikari entzutetsuek Cohen musikatzeko eginiko ahaleginak ikusteko une gozoak eskaintzen dizkigu.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!