Gor diskoetxeak hainbat musika talderen DVD bilduma plazaratzeari ekin dio. Lehen erreferentzia Piperrak taldearena da, Kualkier día izenburukoa, zeinean Erriberako punk taldearen momentu gogoangarrienetako batzuk ikusgai (eta entzungai) dauden. Laukote honek – Josetxu (ahotsa), Txitxarro (baxua), Rufo (bateria) eta Fermin (gitarra) – punk zuzen, kalimotxeroa, alaia, oldarkorra eta primitiboa jorratu zuen. DVDak biltzen dituen kantuak eta irudiak lekuko: Anarkia, Odio, Iruña 6 de julio, Deskontrol, Okupados, Bush satán, Beste biktima bat, Gora Sartaguda eta Mi primer amor, besteak beste. Zuzeneko irudi, bideo-klip eta argazki bilduma bat aurkituko ditu zaleak bertan. Akats bakarra, DVDaren aurkezpen diseinua, kaxkar samarra baita. Eta esandakoa, Gora Sartaguda!