entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

Julen Azpitarte 2007

Live In Madrid / Wildmen In Action The Drones / The Black Lips

Punk-rock DVD
Bai The Drones australiarrak bai The Black Lips estatubatuarrak, egun ikus eta entzun daitezkeen bi rock and roll banda onenetarikoak, eta era berean interesgarrienetarikoak dira (iruzkin hau sinatzen duenaren banda kuttunen artean daude): Antipodetakoek punk kutsu zikina duen blues zaratatsua jotzen dute; Atlantakoak berriz, munduko garage-rock koadrila onena da. Bi DVDak Madrilen grabatuta daude. Australiarren grabazioan kolorea zuri eta beltzarekin tartekatzen da eta kamera nahikotxorekin grabatuta dago.
Black Lipsena ere antzekoa da, kolore betean dator eta nik, egia esan, gehiago disfrutatu dut. Honetan, planoak zabalagoak dira eta musika, jakina, biziagoa eta parranda zaleagoa. Bata zein bestea ikustea merezi du bi banden kalitatea, bakoitza bere esparruan, itzela delako. Gainera, aparteko edukiekin ondo elikatuta datoz: diskografiak, argazkiak, klipak... DVD bilduma honekin aurrera jarraitzeko asmoa erakutsi dute Munster-eko arduradunek.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!