entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

Julen Azpitarte 2007

Low life in Spain Beasts Of Bourbon

Rock&roll DVD
Munster Records zigiluak DVDak argitaratzeari ekin dio. Hala, dagoeneko Beasts of Bourbon australiar koadrilaren eta Detroiteko Demolition Doll Rods hirukotearen filmaketak karrikaratu ditu (azken DVD horri datorren zenbakian helduko diogu). Low Life in Spain Antipodetako boskoteak iaz Madrileko Copernico aretoan eskaini zuen kontzertua jasotzen du. 23 urtetan grabaturiko bost diskoetako 15 kantu jasotzen ditu. Zuzeneko izerditsua eta gordina da, bandak berak erakusten duen jarreraren parekoa, harroa, alegia. Rock gitarra hots zingiratsuak, Tex Perkins kantariaren ahots ilun eta boteretsuarekin nola borrokatzen diren ikusteko aukera paregabea eskaintzen du filmazioak. Guztira rock australiar odoltsuarekin zipriztinduriko 90 minutu. Opari gisa, diskografia osoa, argazkiak eta klipak.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!