entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

Ion Etxebarria 2009

Mikel Laboa (1934 – 2008) Mikel Laboa

Askotarikoa DVD
Jada urte bete pasa da Mikel Laboak utzi gintuenetik eta joan baino hilabete batzuk lehenago, Marisol Bastida bikotekidearekin elkarlanean hasitako dokumental mardul honek irudi eta abestiz osaturik, Euskal Herriak izan duen musikari handienetako baten bizitzaren nondik norakoak kontatzen dizkigu. Topikoa izan arren, denetarik aurkituko dugu 100 minututako iraupena duen lan honetan: kontzertu askoren zuzeneko irudiak, hurbileko lagunei egindako elkarrizketak, gaztetako erretratu pila bat, eskainitako kontzertuen kronikak, anekdotak, Mikelek bizitako une bereziak, momentu goxoak zein hunkigarriak… eta hau dena guztiok ezagun ditugun doinu, melodia eta kantuz bustirik.

Dokumentala bi ataletan banatuta dago; lehenengoan, 1978. urtean Herri Irratian Mikeli berari egindako elkarrizketa bat oinarri hartuz, musikariak berak ematen du bere bizitzaren berri. Bigarren atalak aldiz, bere lagunek (Ińaki Salvador, Josetxo Silguero, Koldobika Jauregi, Ruper Ordorika, Lluis Llach, Karlos Osinaga...) zein Marisolek berari buruz esandakoak biltzen ditu. Adibidez, Xabier Montoiak “Mikelek bere kantuak guztionak bihurtu” zituela aipatzen du. Horregatik zen berezia Mikel eta horregatik maite (izan) dugu hainbatek hainbeste. Ikasiz eta nondik gatozen gogoraraziz gozatu ederra hartu dudan lan bikaina da dokumental hau.

Ez Dok Amairu taldearen inguruko dokumental sorta bat zein Mikel Laborari buruzko hau eskaini dituzte ETB-n (bada zerbait telebista publikoaren partetik!). Bestetik, jakin Mikel Laboa handiaren inguruko informazio gehiago labetik atera berri den Entzun! 2009ko urtekarian aurkituko duzuela. On egin beraz.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!