entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
I 2007

More Volumen Tour 93 Su Ta Gar

Heavy-Metal DVD
Eibarko heavy metal taldeak ondo aukeratu du garai berrietara egokitzeko pausua. Alegia, dokumentu historiko eta bikain baten digitalizazio edo berrargitarapena gauzatzea. 1994. urtean VHS formatuan ezagutu genuen More Volumen Tour 93 bideoa DVDra pasatu eta beraien ekoiztetxearekin plazaratu dute. Dakizuen bezala, grabaketa honetan Su Ta Gar taldeak 1993. urtean egin zuen bira luzearen azken kontzertua biltzen da. Zehazki, maiatzaren 1ean egin zutena Eibarko kiroldegian. Urte hartan, Aitor Gorosabelek gidatutako taldea "Hortzak Estuturik" diskoa atera eta Europan zehar bira egin zuen, inoiz egin duten bereziena. Aurreneko edizioarekin alderatuta, zenbait hizkuntzatako azpitituluak eta orain arte argitaratu gabeko argazkiak aurki daitezke. Kontzertuaz, ostera, aurretik esan zitekeena errepika daiteke: aparta. Iron Maidenen eskolako eszenatokiko plataformak ikusi orduko txima guztiak puntan jartzen dira. Gainera, kontzertuak ondo islatzen du Eibarko taldearen urrezko aroa. Abesti guztiak bikain jotzen dituzte, Metallicaren bertsioa barne. Egun, zaleek halakorik ikusteko eta beraiek eskaintzeko aukerarik izango ez dutenez, pozgarria da halako dokumentu klasiko eta bikain bat txukunduta izatea. Su Ta Gar zaleentzako, musika maite dutenentzako eta heavy metalaren jarraitzaileentzako ezinbesteko altxorra.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.