entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

Xabier Gartzia Irizar 2005

Sell Out 2004 reunion tour Pixies

Rock DVD
2004. urteak Pixies mitikoen itzulera ekarriz zuen, hainbat jarraitzaileen pozerako. Hizpide dugun lan honek mundu osoan zehar taldeak eman zuen biraren kontzertuak biltzen ditu. DVDaren hasierako ordu eta erdiak Pixiesek Eurockeennes (Frantzia) jaialdian emaniko zuzenekoa jasotzen du: aski ezagunak egin diren 28 abesti punk pop zaratatsu, tartean Monkey gone to heaven edo Here comes your man antologikoak. Hurrengo orduak Pixiesek beste lekutan (Manchester, Japonia, Edinburgo, Kalifornia...) emaniko kontzertuen abesti solteak jasotzen ditu, gehienak Eurockeennes kontzertuko bideoan agertzen direnak, Debaser ahaztezina eta besteren bat salbu. DVDaren bigarren zati honek taldearen inguruan jendeari eginiko elkarrizketak (gaztelerazko eta frantsesezko azpitituluekin) jasotzen ditu, baina taldekideen adierazpenak faltan botatzen dira.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!