entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

Rafa Cabeza 2007

Vol 1: That’s the fun I have Dimevision

Thrash DVD
Bideo honek aurretik Panterak ateratakoen ildo bera jarraitzen du. Hau da, musika, txantxak eta mila katramila nahasten dituzte ikusle ganberroenak bertan harrapatuz. Protagonista, Dimebag Darrell, duela gutxi, kontzertua eskaintzen ari zela tiroz hil zuten eta honek ikusmina areagotu egiten du dudarik gabe. Agertzen diren datak arretaz begiratzen dituzu zenbat denbora gelditzen zitzaion kalkulatzeko. Baina gogoan izan bideo honen atzean musikari on baten biografia errepasatzen dela, gazte gaztetatik, Glam itxurarekin edo Metallicaren bertsioak egiten zituenetik ia hil zuten eguneraino. Solo aipagarrienak, Pantera eta bakarkako ibilbidea eta bere bizitza ulertzeko era… dena ikusgai.
4 X 4 ibilgailu bati gurpilak erretzen dizkioteneko sekuentzia ikustekoa da, edo lo dagoen lagun bati petardo bat ohean sartzen diotenekoa. Hoteleko gelak hankaz gora jartzen zituzteneko pasarteek, mozkorraldiek eta protagonistaren bakarkako hizketalditxo batzuk (beti zeukan bideo kamera gertu) osatzen dute biografia hau. Azken finean, gitarrista on honen bilakaera ezagutzeko eta estilo basati hori nola garatu zuen ulertzeko bideo bat.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!